Sevaturwww.sevatur.com

Zergatik etorri

SEVATUR zure erakusleiho onena izan daitekeelako, oso interesgarria izan daitekeen merkatu bati (Euskadi eta Nafarroa, edota hazten ari den Frantziako merkatua kasu) atea irekitzen dion Turismo arloko azoka handia izateaz gain.

Honatx SEVATUR azokara etortzeko 4 arrazoiak

1

Errentagarria da

Hala berresten du urtez urte bertaratzen diren enpresa erakusketarien % 75 baino gehiagok. Hiru egunen buruan Sevatur azokak Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldetik etorritako 18.000 bisitari hartuko ditu. Bidaiatzeko ohitura eta erosteko ahalmena duen jendetza.

Es rentable

2

Oihartzun handia hedabideetan

Sevatur beti da albiste. Vocentoren babesa du, hots, Espainian buruan den multimedia-komunikazioko taldeetako bat. Modu horretan, Azokak bere lekua ziurtatua du hedabideetan. 2012an 80 hedabide baino gehiagori eman zitzaien akreditazioa.

Es rentable

3

Zuk eskaintzen duzun jomuga sustatzen laguntzen zaitugu

Laguntza ekonomiko eta logistikoa eskaintzen dugu, zure standak dinamizazio eta sustapenerako ideia berritzaileak baitara ditzan, esate baterako, erakusketa, musika-emankizunak edota lehiaketak.

Le ayudamos a promocionar su destino

4

Erakusketaria zaintzen dugu

Arreta handiena ipintzen dugu erakusketariek erosotasun handiena izan dezaten: atseden-eremu esklusiboa, standean edozein gorabehera ebazteko etengabeko arreta, etab. 


 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Babesle ofizialak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Visit GipuzkoaGipuzkoatik bidaiatzeko beharrezkoa den web orria bisitatu

Kolaboratzaileak

  • Donostia - San Sebastian turismo
  • Iberia

Antolatzaileak

  • El Diario Vasco
  • acc